XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso arrunta da hemen erabili den baliabidea: leiho-apalaren eta kalearen arteko muga ezabatua izan da eta apalaren egitura kalearen egiturari egokitu zaio.

Halaber, 1937koa da Idibegia zurean eginiko grabatua. Bertan, untzi bat leihoan zehar ikusten dugu baina, arau berberaren arabera, idibegi-itxurako markoa duen untzi bat ikus genezake.

Ametsa 1935eko grabatuan, arkupean lotan dagoen apezpikua ikusten dugu. Marisorgin bat (Mantis religiosa) dauka bular gainean kokaturik. Alabaina, marmolezko apezpikuaren mundua eta intsektuarena erabat desberdinak dira: hau hogei bider anplifikatua izan da.

Beraz, Escher hainbatetan saiatzen da, bere obran, baliabide desberdinak erabiliz, mundu heterogeneoak elkartzen, bat etorrarazten eta aldibereko izaten.

Mundu ezberdinak elkartzea helburu ez duten beste zenbait marrazkitan ere, gai honi buruzko aipamenak aurkitzen ditugu, hala nola erditintaz eginiko 1946ko Begia-n, 1949ko Planetoide bikoitza-n, 1954ko Planetoide tetraedrikoa-n, 1950eko Ordena eta kaos-an eta 1951ko Predestinazioa-n.

Egin ez zen marrazkia

Badira Escherrek pentsatu zituen marrazki batzuk, baina inoiz burutu ahal izan ez zituenak. Jarraian, bukatu gabeko marrazki horietariko bat aipatuko dut: Escherrek deitoratzen zuen amaitu ahal ez izatea.

Bada ipuin bat ate miresgarri bati buruz eta herrialde batzuetan aldaki desberdinak dituena. Delako atea arrunt normala den paisaia batean dago belardi, mendixka eta zuhaitzen artean. Baina atea absurdua da; ez du inorako biderik eskaintzen: beronen inguruan ibil daiteke. Bat-batean atea irekitzen da, eta hortik zehar paisaia eguzkitsua (lore arrotzak, urrezko mendiak eta diamantezko ibaiak) dituena ikusten da.

Ate magiko hau bat dator atal honen marrazkietan jorratu den gaiarekin. Escher 1963 urteaz geroztik arduratu zen ate horretaz. Sparenberg irakaslearen bisitak eragin zuen.